Biografia Euskara

Vicenç Pagès Jordà 1963.urtean jaio zen Figuerasen. 1989an Bartzelonako Biennal lehiaketa irabazi zuen literatura atalean eta hurrengo urtean bere lehen liburua kaleratu zen, Cercles d’infinites combinacions (Empúries ed.) ipuin bilduma. 1991.n Grandeses i misèries dels premis literaris (Aurkibidean ageri diren liburuak) liburua argitaratu zuen, eskulan textuala, mila bat aipamenez osatua. 1995.urtean bere lanik handinahiena agertu zen El món d´Horaci (Empúries ed.), fikzio era entseiu irudimenaren artean aurkitzen den eleberria. 1997an bere libururik arrakastatsuenak argia ikusi zuen Carta a la reina d’Anglaterra (Empúries, ed.) nobela motzak, zeinek ehun arrialdetan protagonistaren bizitzako mila urte kontatzen dituen.

Liburu honen ostean Un tramvia anomenat text (Empúries ed., 1998) argitaratu zen, idazkerari buruzko entseiu bat, textua lanbide eta inspirazio, jenio eta gaitasun, magia eta disziplina banaezin bezala ikusiz. En companyia de l’altre (Documenta saria 1998an, 1999an Edicions 62ak argitaratua), berriz ere ipuin motara itzuliz. oraingoan bateratzea bakarra da, kontakizun guztiak bikoiztasunaren ingurukoak baitira. La Felicitat no és completa eleberriak jarraituta, Sant Joan sariaren (Edicions 62) irabazle, sinesterik gabeko pertsonaia baten etenduraz josiko biografia La dicha no es completa (El Aleph) izenburupean hurrengo urtean gaztelaniara itzulia. 2004an, El poeta i altres contes bildumak Mercè Rodoreda saria lortu zuen eta hurrengoo urtean argitaratua izan zen (Proa). 1006ean De Robinson Crusoe a Peter Pan. Un cànon de literatura juvenil plazaratu zen (Proa).